XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fosilak.

Hondakin fosilak aztertzerakoan posible zaigu zaldiaren eboluzio kondaira eraikitzea; hasieran neurri ttikia zuen, gaurko zakurra bezalatsu, eta hanketan lau hatz bazituen.

Joanean joanean, ugaztun honen tamaina handiagotu zen eta hatzak galdu, gaur duenarekin geratzen zelarik: kraskoarekin.

Harkaitzetako aldaketa seinaleak ikusirik, zientzilariek ezkutatu nahiz gaurregun bizi diren animalia askoen kondaira osatu ahal izan dute.

Lurraren kondaira hobekiago aztertzeko eta nolatan etorri ziren animalia, landare, giro eta klimak ulertzeko, paleontologia zaleek denbora zatitu zuten Lurra hasi zenetik gaurdaino aro eta aldietan.

Aro arkezoikoa.

Zaharrena den hontan lur azalak bolkan iharrosiak eta berealdiko, lurrikarak jasan zituen.

Orduan, hain zuzen ere, goratu ziren mendi zaharrenak eta lehen bizitza formak agertu, gaurko bakterien guztiz antzekoak.

Aro arkaikoaren azken aldian, hau da, duela 800 edo 600 miloe urte, zabalduak ziren itsas animalia eta landare mota batzu.

Aro paleozoikoa.

Duela 500 miloe urte hasi zen aro paleozoikoa, 300 miloi urte inguru iraun zuena; Lurrean landare eta animalia mota piloa hedatu zen.

Uretan bizi zirelarik arartean, bizikera anfibioa hasi zuten hau da, uretan nahiz airean.

Aldi honetan giroak aldaketa handiak ezagutu zituen eta milaka urtez Lurra izotzak estalirik egon zen zati handi batean.

Aro mesozoikoa.

Bigarren aldia edo mesozoikoa duela 220 miloe urte hasi zen eta 150 miloe urte inguru iraun zuen.

Sugetzar handiak ziren nagusi, erraldoiak batzu, dinosaurioak, adibidez, zeinen hezurdura oratu ahal izan da (zentroko argazkia) eta bere bizikera.

Amoniten aldia izan ere, espiral tankerako koskoldun maxkorrak.

Aldi mesozoikoan ere agertu ziren lehen ugaztun eta hegaztiak.

kanbriko / ordobiziense / miloeka urte / Lurra eratzen da.

Aro zenozoikoa.

Aro zenozoikoa, amaituetan azkenekoa, duela 70 miloe urte hasi zen.

Mendi kateak agertu ziren berriro, gaurregun gazteenak direnak (Alpesak, adibidez), ez bait zuten erosio prozeso handirik jasan (ikus Ura; Aire; Mendi).

Landareak eta animaliak gaur ezagutzen ditugunen antzeko egin ziren.

Sugetzar handiak ezkutatu eta ugaztun eta hegaztiak ugaldu ziren.